Deusto Ekintzaile Astea. Tailerra: Gatazkak konpontzeko asertibitatea
Lanean, bizitzan bezala, giza harremanetan murgilduta gaude, eta ohikoa da gatazkak sortzea. Izateko modu, behar edo helburu desberdinak, gaizki ulertuak, exijentziak, gauzak adierazteko moduak… Gatazka eragin dezaketen kausak askotarikoak dira.
Eta gizakioi ez zaigu gatazka gustatzen. Horregatik, batzuetan, saihesten ahalegintzen gara, eta gauza batzuk gaizki irensten ditugu; beste batzuetan, gure emozioek gainezka egiten digute, eta amorruz erreakzionatzen dugu; beste batzuetan, antsietateak eta frustrazioak harrapatzen gaitu…
Gatazkak lantzeko funtsezko trebetasunetako bat komunikazio asertiboa da. Asertibitateak ez dizkigu gatazkak saihesten, baina gatazkak bizitzeko beste modu bat ematen digu. Tailer honek asertibitateari buruzko gakoak eskaintzen ditu eta, batez ere, lanean (edo bizitzan) aurkitzen ditugun kasurik ohikoenetan nola aplikatu.
Hori guztia lantzen lagunduko digu hizlariak, Amaia Iruretagoyena coach eta psikologoak. Innogune Donostiako campuseko enpresak sortzeko zentroan garatzen du ekimen ekintzailea.
Interesa baduzu, eman izena!