Deusto Ekintzaile Astea. Tailerra: Zelan lortu bezero gehiago nire proiekturako?
Ohi ez bezalako tailer batera gonbidatu nahi zaitugu, tailer dinamiko eta interesgarri batera.
Amaia Iruretagoyena coach eta psikologoa izango da tailerra dinamizatzeaz arduratuko dena. Amaiak berriki egin du bat Innogune proiektuen mintegiarekin, ekimen baten bidez. Esperientzia du askotariko gaien inguruko tailerrak dinamizatzen eta bideratzen eta, oraingoan, ekiteko orduan ondo komunikatzen jakitearen garrantziaz arituko da.