“Laguntza psikosoziala giza eskubideen defentsan” mintegia
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak eta Gizartean esku hartzeko Unibertsitate Masterrak antolatu dute Mexikoko giza eskubideen aldeko erakunde eta kolektiboei laguntzeko mintegia.
Horretarako, gaian adituak diren bi pertsona izango ditugu, esperientzia zabala dutenak Latinoamerikako testuinguruan, eta horiekin hausnarketa bat zabaldu eta ikasitakoa partekatu nahi da.
Hizlariak:
Clemencia Correa – Alunako zuzendaria eta sortzailea –Bidelaguntza psikosoziala. Psikologo kolonbiarra, Mexikon erbesteratua eta Latinoamerikako ikuspegi psikosozialean aitzindaria.
Carlos Martín Beristain – Deustuko Unibertsitateko kanpoko irakaslea. Medikua eta Psikologian doktorea, Latinoamerikako giza eskubideen urraketen ikertzailea eta biktimentzako arreta psikosozialean erreferentea.
Nahitaez izena eman behar da inprimakiaren bidez.
