“Aplicaciones Digitales y Soluciones de Medida con Osciloscopios” izeneko mintegia, Keysight Technologies-ena
Neurtzeko tekniketan oinarri sendoa izatea funtsezkoa da. Hori dela eta, mintegi hau bideratuta dago aplikazio digitalen eta RFen tresneria modernoen ezagutzak, neurtzeko metodologiak eta komunikazioko, kontsumoko elektronikako eta/edo defentsa aeroespazialeko egungo sistemen aplikazio posibleak hobetzera. Izan ere ezagutza horiek ezinbestekoak dira edozein profesionalentzat, bai I + G arloan lan egiten badute, bai fabrikazioko probetan badihardute.
Mintegiari esker, tresneria hobeto ezagutuko da, baita seinalearen osotasunarekin duen harremana ere neurrietan (eye-diagrams, jitter, mask-tests,...). Aplikazio ugari ere ikusiko ditugu: osziloskopioa eta uhin arbitrario sortzailea zelan erabiltzen diren abiadura baxuko (12C/CAN/LIN/RS-232) bus sailen arazoak konpontzeko tresna gisa; 32GBaud-erainoko (NRZ vs PAM-4) datuen esteken sorrera eta azterketa; potentzia pistetan (power integrity) atrakatutako seinale txikien karakterizazioa; eta RF aplikazioen (SATCOM, RADAR) erabilera.
Izena ematea web orriaren bidez.
Ekitaldia doakoa da, baina toki kopurua mugatua da.
