Konkurtso Legeari buruzko Mintegia: “Hartzekodunen Konkurtsoaren harmonizazio proiektuko gai nagusiak”

Konkurtso Legeari buruzko Mintegia: “Hartzekodunen Konkurtsoaren harmonizazio proiektuko gai nagusiak”
2019/05/16
16:15 – 20:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, 2019ko maiatzaren 16an, hartzekodunen konkurtsoaren harmonizazio proiektuari buruzko mintegia eskainiko dute, Konkurtso Legeari buruzko Aditua programarekin lotutakoa.

Horretarako, azaldu egingo da zein testuingurutan gauden eta zein zailtasun eragiten dituen indarrean dagoen legeriak; batetik Konkurtso Legeko Testu Bateginaren Proiektuaren aurrean eta, bestetik, Europako Legebiltzarreko eta Kontseiluko Zuzentarauarekin duen elkarreragina.

Mintegia Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoan izango da, 16:15etik 20:00etara, eta streaming bidez eskainiko da, Konkurtso Legeari buruzko Adituan parte hartzen dutenentzat.

Zuzendaria

Inmaculada Herbosa Martínez. Deustuko Unibertsitateko  Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Konkurtso Legeari buruzko Adituko koordinatzailea.

Hizlari gonbidatua:  

Cayetana Lado Castro-Rial. Konkurtso Legeriaren arloko burua eta estatuko abokatua. Auzibide Zerbitzuen zuzendariorde nagusia. Miembro de la Sección Especial de la Comisión General de Codificación sobre concursal

Hizlariak

Edorta J. Etxarandio Herrera. Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratua. Konkurtso Legeari buruzko Adituko irakaslea.

Leopoldo Lopez Mañez. Abokatua eta Konkurtso administratzailea. Konkurtso Legeari buruzko Adituko irakaslea

Aner Uriarte Codón. Bilboko epaile dekanoa. Konkurtso Legeari buruzko Adituko irakaslea.

Jardunaldia doakoa da

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna Jose Antonio Medina(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>