Enpresako Erronka Etikoei buruzko mintegia, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroaren eskutik

Enpresako Erronka Etikoei buruzko mintegia, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroaren eskutik
2015/11/05
15:00 – 19:00
Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak Enpresako Erronka Etikoei buruzko bigarren mintegia antolatu du. Helburua da euskal enpresen ehunari esparru bat eskaintzea jarduera etikoa sendotzeko.

Etika Aplikatuko Zentroak, oraingoan, deialdi irekia egin du sektore eta enpresa mota desberdinetako jendearentzat. Metodologia parte hartzailea erabiliz, Mintegiaren helburua da ikasketa prozesu partekatua sortzea, abiapuntu hartuta parte hartzaileen esperientzia profesionala eta erronka etikoei aurre egiteko teoria eta metodologiak. Mintegia garatu bitartean, jakintzagai horretan adituak direnen lankidetza egongo da, eta erakundeetan etikak duen garrantziari buruzko gaur egungo ikuspuntu praktikoa eskainiko dute.

Mintegia sei saiotan garatuko da, hileroko saioetan (arratsaldez, 15:00-19:00), 2015eko abenduaren 16tik 2016ko maiatzaren 4ra bitartean.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>