DeustoForum Mintegia “Zientzia eta erlijioa: Neurozientziak eta espiritualtasuna. Cómo construimos nuestro yo”
2015/03/04
15:30 - 18:00
153. gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Neurozientziak, zientzia esperimentalen barruan, etorkizun
eta erronka handiko ikerketa eremu berria dira. Arlo
horretan nerbio sistema, garuna eta neuronak ikertzen
dituzte. Giza burmuina kartografiatu eta funtzionamendua
ezagutzeak ondorio garrantzitsuak ditu gizakiaren eta
gizartearen garapenerako, hainbat arlo inplikatzen baititu:
osasuna, adimena, etika, politika eta, aldi berean, erlijioa
eta espiritualtasuna.
"Zientzia eta erlijioa: Neurozientziak eta espiritualtasuna"
ziklo berri honen lehenengo saio honetan, "Cómo
construimos nuestro yo" gaia landuko da Ramon M.
Noguésen eskutik, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko
Antropologia Biologikoko katedradun emeritua dena. Nerbio
sistemak, burmuinaren egiturak hain zuzen, organismoaren
barruan duen funtzioa aztertu ondoren, ni mentala nola
eratzen eta zein den adierazpen enblematikoena azalduko
da: gogoetarako kontzientzia.
Sarrera askea eta doakoa da.
