Mintegia: “Doluaren bidea. Bizi daiteke berriro ilusioz?”

Mintegia: “Doluaren bidea. Bizi daiteke berriro ilusioz?”
2016/03/14
17:00 – 19:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Martxoaren 14an, 17:00etatik 19:00etara, Garate aretoan, “Doluaren bidea. Bizi daiteke berriro ilusioz?” izeneko mintegia egongo da eta Remontando el vuelo dokumentala aurkeztuko dute. Bertan, galera handiren bat izan duten pertsonen prozesuan zehar ibilbidea egiten da.

Maite den pertsona baten heriotzagatiko minak antz handia du beste galera garrantzitsu batzuek sortutako minarekin: lana edo etxea galtzea, dibortzioa edo porrot handiak. Gizartearen ikuspuntutik, gerra edo hondamendi historikoetan, gerta liteke dolua gizarte osoak aldi berean bizi izatea. Doluak, galerak edo porrotak elkarri lotuta daude, eta haiei aurre egiteko modua erabakigarria da gure biografia pertsonalean, herrien historia bezala. Dokumentalean, adituen ezagutza eta lekukotzak ageri dira eta nahigabetuaren eskura jartzen dira bildutako esperientziako baliabideak. Nahigabetuak jakin behar du laguntza jaso dezakeela dolu taldeetan, egoera beretik pasatu diren pertsonengandik, profesionalengandik.

Mintegiaren edukia:

1) Remontando el vuelo dokumentalaren proiekzioa.
2) Solasaldia: Elsa Sierra (dokumentalaren produktore edo gidoigilea), Alvaro Orús (dokumentalaren zuzendari eta gidoigilea), Víctor Landa (familia medikua eta dokumentalean parte hartu duena) eta Jesús García (familia medikua eta dokumentalean parte hartu duena).

Izena ematea doakoa da.

Izena emateko inprimakia

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>