Mintegia: “Intervención psicológica en familiares cuidadores de personas con demencia: aportaciones de la Terapia de Aceptación y Compromiso”

Seminario:
2016/02/05
09:00 - 13:00
153. gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Otsailaren 5ean, 09:00etatik 13:00etara, 153 gelan, mintegia eskainiko da: Intervención psicológica en familiares cuidadores de personas con demencia: aportaciones de la Terapia de Aceptación y Compromiso. Irakaslea Andrés Losada Baltar izango da, Psikologian doktorea eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakasle titularra. Tailerraren helburua da ezagutzera ematea zein den Onarpen eta Konpromisozko Terapiaren aplikazioa dementzia duten pertsonen familiako zaintzaileetan eta horri buruzko esperientzia praktiko bat azaltzea. Gure gizartea etengabe zahartzen ari da eta mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusiak gero eta gehiago dira. Ebidentzia zientifiko handia dago argi uzten dituena zainketak dituen onurak dementzia duten pertsonak zaintzen dituzten familiakoen osasun fisiko, psikologiko eta sozialean. Onarpen eta Konpromisozko Terapia (ACT, Hayes, Stroshal y Wilson, 1999) aukera terapeutiko bat da saiheste esperientzialeko patroia duten zaintzaileekin esku hartzeko. Barneko nazka sortzen duten esperientziak lantzen dira, pertsonarentzako garrantzitsuak diren balio pertsonalekin konpromisoa hartzen da eta balio horiekin lotutako ekintzak burutzen dira.   Izena emateko inprimakia
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude