Ikerkuntza Mintegia. Aisia eta Jakintzako Katedra: “Museoak inklusioaren erronkaren aurrean. Osasun mentaletik hausnartu”.
2018/11/23
09:30 - 13:30
Turing aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
PUBLICUM proiektuak (HAR2017-86103-P) helburu du museo garaikideen publikoaren eraldaketak aztertzea diziplina arteko ikuspegi inklusibotik, izan ere hausnarketarako gune ekidin ezina du museoetako publikoen aniztasuna. Mintegiaren helburua da aniztasun horri erantzuna emateko museoek dituzten erronka batzuk aztertzea, kasu honetan osasun mentalaren idiosinkrazia kontuan izanik. Inklusioaren printzipioak berrikustea, ikuspegi teorikoagotik, AVIFES Osasun Mentala dutenen eta Familien Bizkaiako Elkartearen ekarpenekin batera, aukera ezin hobea izango da ulertzeko, aztertzeko eta eztabaidatzeko, kolektibo horretakoek museoak bisitatzerakoan dituzten beharrak, interesak eta itxaropenak, aukerak eta oztopoak.
