Diziplina arteko Ikerketa Mintegi Iraunkorra: Audientzia kulturalen garapena. ADESTE proiektua
Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Jakintzako Katedrak Diziplina arteko Ikerketa Mintegi Iraunkorra antolatu du izenburu honekin: “Audientzia kulturalen garapena. ADESTE proiektua”. Mintegiko irakasleak izango dira Alessandra Gariboldi, Fondazione Fitzcarraldo (Milán Italia); eta Macarena Cuenca eta Amaia Makua, Deustuko Unibertsitatekoak (Bilbo). Mintegia Unibertsitateko Garate aretoan izango da, otsailaren 1ean, 09:30ean.
Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak bi urte eta erdiz hartu du parte Europako proiektu horretan, ADESTE: Audience Developer: Skills & Training in Europe. Ikerketa horren helburua da ezagutzea zeintzuk diren erakunde kulturaletako audientzien garapenaren ardura hartzen dutenen prestakuntza gabeziak eta profilak. Mintegi horretan aurkeztuko dituzte proiektuaren edukia eta emaitzak, eta profil profesional horretarako erabilitako metodologia berritzailea ere.
Diziplina arteko Ikerketa Mintegi Iraunkorrera etortzekoa bazara, bete inprimaki hau.