Mintegia: Understanding the environmental and socioeconomic impacts of conservation funding: Evidence from the Peruvian Amazon.
2025/04/10
14:00 - 15:30
Ataria
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Deustuko Unibertsitateko Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetzak "Deusto Research Challenges Seminars" izeneko ekimena abian jarriko dela iragarri du, ikertzen ari diren gure unibertsitateko pertsonen arteko topaketa akademikoak sustatzeko.
Ekitaldia bazkari-mintegi formatuan egingo da. Hizlariaren aurkezpenaren ondoren, ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko denbora izango da.
Unibertsitateko irakasle-ikertzaileei eta ikertzaileei zuzenduta daude mintegi horiek eta, parte hartu ahal izateko, izena eman behar da gonbidapena jaso ondoren.
"Deusto Research Challenges Seminars" Daniel C. Millerren hitzaldiarekin inauguratuko da. Coyle Mission Collegiate Associate Professor lana du University of Notre Dame-ko Keough School of Global Affairs delakoan.
Understanding the environmental and socioeconomic impacts of conservation funding: Evidence from the Peruvian Amazon izenburupean emango duen hitzaldia foku hauen baitan kokatzen da: Trantsizio ekologikoa eta Demokrazia anitz eta inklusiboak.
Hitzaldia ingelesez izango da, baina jendearekin hitz egiteko unean ingelesez edo gaztelaniaz parte hartu ahal izango da.
