Lan Harremanetako eta Zuzenbidea+Lan Harremanetako gradudunen lan etorkizunari buruzko informazio saioa, arloko profesionalen esku

2016/02/17
19:00 - 20:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Zuzenbide Fakultateak, Lan Harremanen eta Zuzenbidearen munduko profesional ezberdinak bilduko ditu, gaur eguneko eta etorkizuneko ikasleek bi titulazio hauen lan etorkizuna ezagutu dezaten.
Horretarako, gure artean izango ditugu:
-Alipio García Ross, Bizkaiko Gizarte eta Lan arloko Auditoreen Instuitutuaren Presidentea da eta ROSS ABOGADOS bulegoko zuzendaria,
-Patxi Zabala, Velatia taldeko Giza Baliabideetako Zuzendari Nagusia,
-Josu Garay, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko zuzendari probintziala, eta
-Javier Aristondo, CUATRECASAS, GONÇALVES PEREIRA bulegoko lan arloko arduraduna
Saioan parte hartzeko, izena eman formulario honetan