Deustuko Unibertsitatearen informazio saioa Irunen

Deustuko Unibertsitatearen informazio saioa Irunen
2018/03/15
19:00 – 20:00
Museo Romano Oiasso
 
Deustuko Unibertsitateak informazioko jardunaldi bat antolatu du martxoaren 15ean, Irungo Oiasso Erromatar Museoan (Ekitaldi Aretoa), 19:00etan. Ekimen horren helburua da batxilerreko ikasleek eta euren gurasoek ezagutzea Deustuko Unibertsitateko Donostiako eta Bilboko campusetan 2018-2019 ikasturtean zein ikasketa eskainiko diren.

Bertaratzen direnek hainbat arlotako gradu eta gradu bikoitzen inguruko informazioa jaso ahal izango dute: Zuzenbidea, Enpresa, Ingeniaritza, Hizkuntzak eta Komunikazioa, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Psikologia, Hezkuntza eta Kirolak eta Gizarte Gaiak. Gainera, intereseko beste gai batzuen inguruan ere emango da informazioa: sarrera prozesua, bekak, lan irteerak, Berrikuntza eta Ekintzailetzako berezko titulua… Bertaratuek gai horien guztien inguruan dituzten zalantzak eta galderak egin ahal izango dituzte.

Jardunaldi horretara etortzeko, komeni da aldez aurretik izena ematea, hurrengo bideetako bat erabiliz:

- Telefonoa:  900 500 600
- Posta elektronikoa: infoacad@deusto.es
- Weba. venaconocernos.deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>