Graduondokoei buruzko informazio saioa Donostian

Sesión informativa de Postgrados en Donostia
2016/04/19
14:00 - 19:00
Hotel Londres
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak informazio saioa antolatu du datorren apirilaren 19rako (Londres hotelean, 14:00etatik 19:00etara), graduondoko ikasketa horietan interesa dutenei orientazioa eskaintzeko. Bertaratzen direnen banan-banakako arreta jasoko dute. Aukera hori bereziki interesgarria da graduko azken urteko ikasleentzat eta gradua eskuratu berri dutenentzat (beren prestakuntza prozesua osatu eta lan irteerak bideratzea bilatzen dutenak), baita lanean ari diren unibertsitate tituludunentzat eta profesionalentzat ere (beren jakiteak eguneratu eta gaitasun berriak eskuratu nahi badituzte). Azken horientzat egokia da zuzendarien prestakuntzako eskaintza. Horren barne sartzen dira MBA programak, Executive Masterrak, Programa irekiak eta “In Company” programak Zehazki, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, eta datorren ikasturteari begira, Deustuko Unibertsitateak Master eta Titulu Propio hauek eskaintzen ditu: -Competitiveness and Innovation Unibertsitate Masterra -Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra -Finantzetako Unibertsitate Masterra -International Business Unibertsitate Masterra -Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra -Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasle izateko Unibertsitate Masterra -Datuen Analisi, ikerketa eta Komunikazioan Aditua (titulu propioa) Informazio saioak prestakuntza handiagoa jaso nahi duten, espezializatu nahi duten edo lan ibilbidea aldatu nahi duten pertsonei eskaintzen zaizkie. Halere, Deustu ahalegin berezia ari da egiten gazteenak erakartzeko, hau da, karrerako azken ikasturtean daudenak edo tituludun berrienak. Unibertsitatearen aurtengo mezua argia da: “Desberdindu”, espezializazio edo lanbiderako master baten bidez eta denbora albait ondoen erabili, lana aurkitu arte. Izan ere, ongi erabilitako denbora horrek norberaren jakite eta gaitasunekin bat datorren lana aurkitzeko aukerak ugaritzen ditu. Informazio gehiago, ondoko helbidean: www.master.deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude