Informazio Saioa online, Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Master bikoitzari buruz (Enpresaren Zuzenbidearekin edo Aholkularitza Fiskalarekin batera)
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak gonbidapena egiten dizu Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra, Enpresaren Zuzenbideko Unibertsitate Masterra edo Aholkularitza Fiskaleko Unibertsitate Masterrarekin batera ikasteko aukerari buruzko online informazio-saiora. Otsailaren 7an izango da, 17:00etan.
Master bakoitzaren arduradunek xehetasun guztiak kontatuko dizkizute:
- ikasketa-plana • Sarrera-profila: zer baldintza behar dituzu masterrean sartzeko? • praktikak • eskaintzen dizkizun irteera profesionalak • sartzeko prozesua: sarrera-eskaera aurkezteko jarraitu beharreko urratsak • …
