Informazio saioa online Abokatutzaren eta Prokuradoretzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra + Enpresaren Zuzenbidea master bikoitzari buruz
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak master bikoitz honi buruzko informazio saioara gonbidatzen zaitu: Abokatutzaren eta Prokuradoretzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra + Enpresaren Zuzenbidea. Otsailaren 6an izango da, 16:30ean.
Masterraren arduradunak xehetasun guztiak azalduko dizkizu:
• ikasketa plana
• sarrera profila: zer baldintza behar dituzu masterrean sartzeko
• praktikak
• eskaintzen dizkizun irteera profesionalak
• sartzeko prozesua: sarrera eskaera aurkezteko jarraitu beharreko urratsak
•...
Aukera bikaina izango da zure zalantza guztiak argitzeko.
Eman ezazu izena hemen
Informazio gehiago
Erika Pradas
erika.pradas@deusto.es
Tel. (+34) 94 413 94 12
