Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterraren Online Informazio Saioa
2021/03/04
17:30 – 18:15
Online. Aguirre Anaiak, 2 48014 Bilbo
Deusto Business Schoolek Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterraren onlineko informazio saiora gonbidatzen zaitu, datorren martxoaren 4an, osteguna, 17:30etan.
Masterraren arduradunek xehetasunez azalduko dituzte honako alderdiak:
- Ikasketa plana
- Sarrerako profila: zein baldintza bete behar dituzun masterra egiteko
- Praktikak eta lan ibilbideen sailaren laguntza praktika horiek kudeatzeko
- Masterrak eskaintzen dizkizun lan irteerak
- Sarrera prozesua: sarrera eskaera egiteko jarraitu behar dituzun pausoak
- Eskura izan ditzakezun bekak
- …
Gainera, gaur egun Masterra egiten ari diren ikasleek eta ikasle ohiek ere hartuko dute parte saioan, beren esperientzia nolakoa izaten ari den/izan zen azaltzeko.
Orientazioa jasoko duzu eta zure zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu saioan bertan.
Etorri nahi duzu? Eman izena hemen
Informazio gehiago:
Aintzane Martínez
master.dbs@deusto.es
Informazio gehiago:
Aintzane Martínez
master.dbs@deusto.es
Tel. (+34) 94 413 93 59