Informazio saioa online Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterrari buruz
Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterraren online informazio-saiora gonbidatzen zaitu. Martxoaren 2an, asteazkena, izango da, 16:00etan.
Masterraren arduradunek honako hauei buruzko xehetasun guztiak kontatuko dizkizute:
- Ikasketa-plana
- Sartzeko profila: zer baldintza bete behar dituzu masterrera sartzeko?
- Praktikak
- Eskaintzen dizkizun irteera profesionalak
- Sartzeko prozesua: sartzeko eskaera aurkezteko jarraitu beharreko urratsak
- …
