Ospitaleko pailazoei buruzko saioa
2020/05/05
16:00 – 17:00
Online
Ospitaleko pailazoek gaixoaldi luzeak dituzten gaztetxo eta ez hain gaztetxoekin partekatzen dute denbora eta artea. Lehenengo urratsa beti izaten da ezagutzea. Algaraklown Gipuzkoako ospitaleetako pailazoen elkartea da eta bertatik bertara kontatuko digute zein den ospitaleko clown baten eguna, ospitalean eta handik kanpo.
Honako honetan, online izango da saioa. Eman izena hemen eta emailean jasoko duzu konexiorako esteka.