NBEren VI. simulazioa: Arraza diskriminazioaren kontrako borroka

NBEren VI. simulazioa: Arraza diskriminazioaren kontrako borroka
2018/11/20 – 2018/11/29
15:00 – 19:30
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak praktika aitzindari bat antolatu du, Simulazio Eredua izenekoa, ikasleek Nazio Batuen Batzar Nagusian baleude bezala jokatu behar dute.

Seigarren edizio honetan, aztertuko den gaia izango da “Arraza diskriminazioaren aurkako borroka”. Ekimena Antonio Manrique de Luna Barrios irakasle doktoreak sustatzen du eta azaroaren 28tik 30era bitartean egingo da, 15:00etatik 18:00etara, Entzungelan (simulazioaren lehenengo egunean); 15:00etatik 21:00era, Doktoregaien gelan (simulazioaren bigarren egunean) eta 15:00etatik 17:00etara, Paraninfoan (ekitaldiaren amaiera izango den egunean).

Nazioarteko Zuzenbide Publikoan, Nazioarteko Erakundeetan eta Nazioarteko Harremanetan interesa duten 150 ikasle baino gehiagok parte hartzen dute rol joko honetan. Helburua da ikasleei zenbait tresna eskaintzea, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola aztertu eta ebaluatzeko Nazioarteko Gizartean eta, horrela, praktikan aplikatzea Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako klaseetan hartu dituzten ezagutza teorikoak.  Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi da.

Simulazio eredua lan-taldeen inguruan dago egituratuta. Talde bakoitzak Nazio Batuen Erakundeko herrialde bateko ordezkariak balira bezala jokatu behar du. Aste honetan zehar, taldeek Nazio Batuen batzar nagusiaren ebazpen proposamen bat prestatu behar dute, talde bakoitzak eztabaidatu eta kontra egingo duena, azken Ebazpenera heldu arte. Ebazpen hori gehiengoz edo aho batez hartu beharko da.

Aspectos generales de la Simulación ONU

 

Clausura de la V Edición

 

Esparru horren barruan, azaroaren 20tik 21era, Paraninfoko klaustroan, kartelen erakusketa egongo da URBAN ART + NAZIOARTEKO ZUZENBIDEA – ARRAZA DISKRIMINAZIOAREN AURKAKO BORROKA Arratsaldeko 14:30etik 15:00etara, ikasleek euren lanak erakutsiko dizkiete bisitariei eta QR kodearen bitartez, sare sozialekin sinkronizatuko dituzte euren kartelak.

XXI. mendean, sare sozialek eginkizun garrantzitsua dute eta gure ikasleek euren lana zabaldu nahi izan dute bertatik. Instagram, Twitter, Facebook, Change.org, eta beste batzuetan ere aurkitu gaitzakezu.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>