Nazio Batuen Batzar Nagusiko rol baten simulazioa: errefuxiatuen krisia

Nazio Batuen Batzar Nagusiko rol baten simulazioa: errefuxiatuen krisia
2015/11/16 – 2015/11/17
15:30 – 17:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak praktika aitzindari bat antolatu du, Simulazio Eredua izenekoa, ikasleek Nazio Batuen Batzar Nagusian baleude bezala jokatu behar dutelarik. Hirugarren edizio honetan errefuxiatuen krisia izango da aztergai.

200 ikaslek hartuko dute parte rol joko horretan. Ikasleei karreran jarduteko eta nazioarteko gaietan esperientzia izateko beharrezko trebetasun batzuk eman nahi zaizkie horrela. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko erakundeetako ikastaroetan jasotako jakintza teorikoak aplikatzen irakasteko bestelako modua da, unibertsitateko elkartearen partaidetza aktiboa sustatu nahi duena, nazioarteko gizartean sortzen diren arazoak aztertzeko. Jarduera horren bitartez, lidergoa, negoziatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna sustatu nahi da ikasleen artean.

Simulazio eredua lan taldeen inguruan dago egituratuta. Talde bakoitza bost ikaslek osatzen du, eta Nazio Batuen Erakundeko herrialde bateko ordezkariak balira bezala jokatu behar dute. Aste honetan zehar, taldeek Nazio Batuen batzar nagusiaren ebazpen proposamen bat prestatu behar dute, talde bakoitzak eztabaidatu eta kontra egingo duena, azken Ebazpenera heldu arte. Ebazpen hori gehiengoz edo aho batez hartu beharko da.

Zuzenbideko Antonio Manrique de Luna Barrios irakasleak sustatu duen ekimen horrek Nazioarteko Erakundeetako gaiaren inguruko irakasleen partaidetza izango du eta azaroaren 16tik 17ra bitartean burutuko da, 15:30etik 17:30era, Auditorimean; azaroaren 18an, 15:30etik 17:30era, 153. Ikasgelan; eta azaroaren 19an, 17:15etik 18:30era, Paraninfoan (ekitaldiaren amaiera egunean).

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>