Smart Running Session Chema Martinezekin

Smart Running Session con Chema Martinez
2017/01/24
19:00 - 21:00
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Hitzaldia + Entrenamendua Chema Martínezekin Deusto Business Schoolek gonbidatzen zaitu Smart Running Session batean parte hartzera. Saioa kirola egunero hobetzeko eta erronka profesionalei aurre egiteko prestakuntza modura ikusten duten guztientzat da. Chema Martinez atletak, Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programako zuzendariak, Deustuko Unibertsitatearen Madril egoitzan, hausnarketa interesgarriak partekatuko ditu bere ibilbidean kirolak egin dion ekarpenari buruz eta hitz egingo du runningari eta haren industriarekin lotutako bere azken proiektuei buruz. Gogoratu kirol arropa ekarri behar duzula, Chema Martinezek El Retiro parkean emango duen entrenamendu saio esklusiboan parte hartzeko. Izen ematea Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programa Smart Running saioa Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programako jarduera osagarrien barruan dago, Deusto Business Schoolen. Prestakuntza programa da, bereziki zuzendua kirol industriaren barruan ekintzaile eta zuzendari modura garapen profesionala egin nahi dutenentzat. Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programako irakasleak kirol munduarekin lotutako profesional ospetsuak dira (zuzendari, ordezkari, kazetari, fakultatibo…) eta industria osatzen duten arlo guztiak hartzen ditu, bai ekitaldiak antolatzea, bai kirol medikuntza eta kudeaketa ereduak, marketina edo araudia ere bai. Matrikula zabalik Informazio gehiago:   Irene Pérez Tel: 91 577 61 89 Emaila: irene.perez@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude