Social Talent mundu digitalean

Social Talent mundu digitalean
2019/02/07
18:30 – 20:00
Auditorio Pedro de Icaza. Hermanos Aguirre, 2 – 1º – 48014 – Bilbao – Bizkaia
 
Deusto Business Alumnik, atseginez gonbidatzen zaitu Social Talent mundu digitalean izeneko jardunaldian parte hartzera. Ekitaldia otsailaren 7an izango da, Deusto Business Scholleko Bilboko campuseko Pedro de Icaza Auditoriumean.  Kudeaketa eta Teknologia hitzaldi zikloaren barruan, eta Spri taldearekin lankidetzan.

 

Azken hamarkadan ikaragarri eboluzionatu da talentuaren erakarpen eta kudeaketaren kontestua, teknologiaren garapenak eta aurrerapenak bultzatuta, neurri handi batean. 90eko hamarkadara arte, posizio irekia iragartzeko modu bakarra iragarki taulak erabiltzea edo egunkariaren enplegu sailean iragarkia argitaratzea zen. Gaur egun, teknologia berriekin eta hautagaien jokabide aldaketarekin, langileak erakartzeko marketineko taktika modernoak erabiltzen dira hutsik dauden lanpostuak betetzeko.

 

Hautagaien azken jokabide aldaketen sintoma da gaur egungo lan munduaren egoera, eta langile bilatzaile asko konturatzen dira beharrezkoa dela talentu digital hori kudeatzeko estrategia eta zein garrantzitsuak diren kontzeptu hauek: marka enplegatzailea, inbound recruiting edo gamifikazioa (teknologiari lotutakoak guztiak). Orain dela gutxi arte, marketineko elementuren bat egoten zen kontratazioan beti, baina orain langileak biltzeko eta talentua kudeatzeko marketinaren eta giza baliabideen munduak elkarlotzen dira. MeetUp honetan, marketin eta estrategia digitalerako elementuak aztertuko ditugu, etorkizunean giza baliabideei forma emango diotenak.
Honako hauek izango ditugu gure artean:

– Jose Luis Gugel. The Key Talent / Estrategia de talento digital.
– Nerea Burgoa. Ulma piping / Employer branding y marca empleadora.
– Eduardo Gorostiaga. Kutxabank / Experiencia candidato.
– Javier Ortega. Un nuevo fit cultural / La entrevista de compromiso.
– Teresa Aranguren. IMQ / Redes sociales para atraer talento médico.

 


Gainera, Muxote Potolo Bat taldearen sortzaile Miryam Artolak saioaren grafa egingo du.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>