Zuzenbide Fakultateko LOZ: Deloitteren lantegia, “Zuzenbidea eta teknologia”
2017/11/30
16:00 - 17:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Zuzenbide Fakultatearen Lan Orientazio Zerbitzuaren ekintzekin jarraituz, hurrengo ostegunean, azaroak 30, Deloitte izango dugu gure artean.
Deloitte markapean, firma independenteetan antolatutako milaka profesional ari dira elkarlanean, zerbitzu desberdinak eskaini ahal izateko: auditoretza, kontsultoria, finantza-aholkularitza, arriskuen kudeaketa edota zerbitzu fiskalak eta legalak.
Bulegoari eta hautaketa-prozesuei buruz hitz egingo dute laburrean, baina, batez ere, gaur egun arlo juridikoan oso esanguratsua den gaia jorratuko dute, Zuzenbidea eta teknologia.
