STEAM Topaketak
Azaroaren 26an eta 27an, Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean orientazio akademikoko jarduera berritzailea egingo da, Elhuyar eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatuta. Ekimenak speed meeting formatuan oinarritutako topaketak eskainiko dizkie DBH 4. mailako ikasleei eta STEAM arloko profesionalei.
15 minutuko elkarrizketa labur hauetan, ikasleek aukera izango dute diziplina zientifiko-teknologikoetako adituekin hitz egiteko, haien ibilbide profesionalak gertutik ezagutzeko eta sektoreko prestakuntza-ibilbideei buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, jardunaldiaren barruan, ikasleek campuseko hainbat laborategi bisitatuko dituzte, STEAM diziplinen praktika errealera hurbiltzeko.
