STEAM Topaketak
2026/11/17 - 2026/11/20
09:00 - 12:30
Ataria
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Azaroaren 17, 18, 19 eta 20an, Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean STEM orientazio akademikoko jardunaldiak egingo dira, Elhuyar eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatuta. Ekimenak speed dating formatuan oinarritutako topaketak eskainiko dizkie DBH 4. mailako ikasleei eta STEAM arloko profesionalei.
15 minutuko elkarrizketa labur hauetan, ikasleek aukera izango dute diziplina zientifiko-teknologikoetako adituekin hitz egiteko, haien ibilbide profesionalak gertutik ezagutzeko eta sektoreko prestakuntza-ibilbideei buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, jardunaldiaren barruan, ikasleek campuseko hainbat laborategi bisitatuko dituzte, STEAM diziplinen praktika errealera hurbiltzeko.
