Hiriko arterako stencil-ak Deusto Fablaben
Laser bidez ebakitzeko teknologiak aukera ematen digu pentsatuta dugun diseinua zehaztasunez ebakitzeko, eskuz baino arinago eta muga gutxiagorekin egiten da lan. Gainera nahi dugun beste alditan kopiak egiteko aukera ematen du. Tailer honetan, ikasleei azalduko diegu nola prestatzen den diseinua formak erraz identifikatzeko edota irakurtzeko modukoak izan daitezen. Horretarako, stencilaren oinarriak ezagutuko ditugu eta hiriko artearen adibide batzuk ere bai.
Jarraian, Adobe Illustrator-en oinarrizko tresnak ikasiko ditugu, horrela ikasle bakoitzak konposizio bat egin ahal izango du stencila bere gustura egiteko, eskura ditugun tipografia eta baliabide guztiak erabilita. Azkenik, haien diseinuak laser teknologia bidez ebakitzen ikasiko dute. Stencilak egiteko kartoia erabiliko dugu, papera baino pixka bat sendoagoa baita, horrela behin baino gehiagotan erabili ahal izango dugu.
Ikastaroaren xehetasunak
Tokia: Edificio FabLab, Deustuko Unibertsitatea
Egutegia eta ordutegia: 2016eko ekainaren 28a, 17:00etatik 20:00etara.
Zer hizkuntza erabiliko den: Gaztelania
Enpresako instruktorea
Margarita Martínez. Diseinatzaile grafikoa. Fab expert.