Surfa kirol olimpiko, Tokio 2020an

Surf, deporte olímpico en Tokio 2020
2016/12/12
12:00 - 13:30
Icaza Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Carlos García Espainiako surf Federazioko presidenteak Masterclass bat emango du Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien graduko ikasleentzat, azalduko du nolako garrantzia duen kirol batentzat olinpikoen klubean sartzeak. 4000 kilometrotik gorako kosta eta hainbat surf eskola daude Espainiako itsasertzean eta erraza da naturarekin kontaktuan egiten den kirol hori praktikatzea. Espainiako Surf Federazioak 27.624 lizentzia zituen 2015ean,18.336 gizonezkoenak eta 9.288 emakumezkoenak. Federazio horretan 155 kirol klub daude izena emanda. Tokion 2020an izango diren olinpiadetan, surfa beste 47 kirolekin batera egongo da. Hori dela eta, federazioko presidenteari hainbat galdera egingo dizkiogu: nolako plangintza duten federazioan ziklo olinpiko honetarako, nola egiten den sailkapena, dominarik izateko aukerarik dagoen, nortzuk diren hemengo surflaririk onenak, nortzuk izan litezkeen etorkizuneko kirolariak, nolako diru-inbertsioa egingo duten kirolariei laguntzeko, zein lehiaketa antolatzen duen federazioak, zein den gure teknikarien maila, etab. Labur esanda, ezagutuko dugu zein plangintza duten datozen lau urteetarako, hau da, Japoniako Olinpiada iritsi arte.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude