“Bigarren mailako jazarpen sexuala: genero-indarkeria desagerrarazteko gakoa” Symposium-a
Azaroaren 25ean, larunbatean, 10:30etik 12:30era bitartean Deustuko Unibertsitateko Genero Plataformak “Bigarren Mailako Jazarpen Sexuala: genero-indarkeria desagerrarazteko gakoa” Symposium-a antolatu du. Besteak beste, gaia lege, hezkuntza eta enpresa arloetatik landuko da. Panelean, besteak beste, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko, Zuzenbide Fakultateko, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko eta Deusto Business School-eko irakasle eta ikertzaileek parte hartuko dute:
- Ana Vidu. Zuzenbide Fakultatea.
- Leire Gartzia. Deusto Bussiness School Fakultatea.
- Estibaliz Linares. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea.
- Maria Luisa Jaussi. Berritzegune Nagusia. Hezkuntza Saila.
- Moderatzaile eta dinamizatzaile lanetan: eDucaR ikertaldea. Rocío García Carrión. Ikerbasque Research Fellow.
Symposium-ean izango dugu, baita ere, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko kazetaritza-irakasle den Diario Feminista-ko zuzendaria, Cristina Pulido Rodríguez.
Mesedez, eman izena link honetan bertaratuko zaretenak: goo.gl/Vn7n9y
Edozein zalantza argitzeko Maite Santiago-rekin harremanetan jarri zaitezkete (maitesantiago@deusto.es).
Hi i’mYoungju. I am a exchange student of Deusto university. I want to participate in the symposium.
Hi Youngju! Please confirm attendance on the following link: goo.gl/Vn7n9y