Talk Show Tabi Vicuña Heepsy-ko CEOarekin

Talk Show Tabi Vicuña Heepsy-ko CEOarekin
2020/11/05
18:30 – 19:30
ONLINE
 
ONLINE FORMATUA

Gonbidapena egiten dizugu Spri Taldearen eskutik egiten dugun Talk Showaren bigarren edizioan parte hartzera.

Oraingoan, Tabi Vicuña Heepsyko CEOa elkarrizketatuko dugu, eta kontatuko digu nolakoa den bere proiektua, hasierak, ideia nola sortu zen, bezeroei zer onura eskaintzen dizkien, horretara iritsi arte zenbat proiektu bizi izan dituen, bere esperientziak, ekintzaile gisa egin duen bidea…

Elkarrizketa Asier Añibarro Deusto Business Alumniko komunikazio zuzendariak egingo du.

Elkarrizketaren ostean, Garbiñe Henry Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendariak hartuko du parte.

Zer da Heepsy? Adimen artifizialean oinarritutako Influencer Marketing plataforma da, Instagram, Youtube eta laster Tik tok taldeen influencer-ak bilatu eta aztertzeko aukera ematen duena. Bilaketa markaren beharren arabera mugatzeko aukera ematen du. Adibidez, 10.000 jarraitzaile baino gutxiago dituen Bizkaiko edertasun kategoriako influencer bat aurkitu nahi baduzu, baldintza horiek bilatzailean jar ditzakezu eta behar duzunerako emaitza zehatzak ikus ditzakezu .

Ezin duzu galdu! Ezagutu ekintzaile berriak!

Zure zain egongo gara online!

Izena ematekoa inscribirte…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>