Tailerra: Mehatsuak eta desafioak zibersegurtasunean

Tailerra: Mehatsuak eta desafioak zibersegurtasunean
2017/06/21
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Desafioa egiten dizugu zibersegurtasunaren alde ilunean jar zaitezen. Ausartzen zara?

Deusto Business School “Mehatsuak eta erronkak zibersegurtasunean” izeneko tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaitu. S3Lab de DeustoTech taldeak emango du Zibersegurtasuneko Berrikuntza Programaren barruan.

Tailerrean sareko eta gailu mugikorretako  mehatsuak zeintzuk diren azalduko da, kasu praktikoen bidez. Tailerrera joaten direnek in situ ikusi ahal izango dituzte hainbat adibide: identitatea lapurtu eta aldatzea, segurtasun fisikoa eta haririk gabekoa, nola egin nabigazio anonimoa eta contactlessa, teknologia bidez txartelen kopia egitea, hackingaren historia, lehenengo ziber delitugileak eta mundu mailako malware kasua, wannacry.

Gure desafioa onartu eta tailerrera etorriko zara?

Inscripción

Pablo García Bringas
Deustuko Unibertsitateko Psikologiako irakasle titularra. Konputazio Zientziak eta Adimen Artifizialeko doktorea da, Informazioaren segurtasuneko espezializazioarekin. Deusto Business Schooleko MBA Executive. Telekomunikazio Masterra. Industria Informatikako masterra. DeustoTech zentro teknologikoaren zuzendari sortzailekidea eta zuzendari ohia. Deustoko Smartness, Semantics and Security-ko S3Lab laborategiaren sortzailea,  Deustoko Informazioaren Segurtasuneko Masterraren zuzendaria 11 ediziotan. Consejo Nacional Consultivo en Ciber-Seguridad zeritzonaren kidea.

Iván García Ferreira
Deustuko Unibertsitateko Informatika Segurtasuneko doktorea, Informatikako lizentziatua da Nottigham Trent University-n. Bere karrera malwaren zentratuta egin zuen, Panda Securityrentzat lan egiten, geroago aplikazio informatikoetako ahultasunak bilatzen egin zuen lan, eta gai horri buruz egin zuen doktorego tesia. Azken urteetan aholkularitzan jardun du, hainbat enpresarentzat, besteak beste: ONCE, Vocento eta Justizia Ministerioa. Gaur egun, Zibersegurtasunaren arloaren arduraduna da Bankian.

Informazio gehiago- Zibersegurtasuneko Berrikuntza Programa

Informazio gehiago:

Irene Pérez
Tel: 91 577 61 89

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Excelente iniciativa y actividad para concienciar sobre el uso de los dispositivos y datos personales, así como también conocer de primera mano las técnicas utilizadas para extraer dicha información sensible para cualquier usuario y estar precavidos ante la perdida de información y suplantación de identidad.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>