Solasaldi-tailerra: Espioitza, Ziberguda eta terrorismoa
Nola kontrolatzen dituzte inteligentzia agentziek Interneteko komunikazioak?
Zertan datza enpresa eta gobernuen arteko espioitza?
Nolako rola dute espioitza masiboan Google, Facebook edo Apple bezalako enpresa teknologiko handiek,?
Hizlaria Alejandro Suárez Sánchez-Ocaña izango da. Ocio Networks eta Grupo Gestionako kontseilari ordezkaria da Capital aldizkarian eta Marqués de Oliva fundazioko presidentea, eta Interneteko Inbertitzaile eta Ekintzaileen elkarteko (AIEI) presidente ohia. Teknologian aditu gisa hartzen du parte La Linterna (Cope) irratsaioan eta Cuarto Milenio (Cuatro) telebistako programan. Business Angel modura izan duen jarduera ekintzailean, modu aktiboan hartu du parte teknologia eta komunikazioko hainbat konpainia sortzen eta aholkulari gisa ere aritu da arrisku-kapitaleko fondoetan. Liburu hauen egilea da: Ha llegado la hora de montar tu empresa (2010), Desnudando a Google (2012), eta Sí, puedes (2013).