Zibersegurtasuneko tailerra everisekin: Teoriatik errealitatera Zibersegurtasunean
PZibersegurtasuneko Berrikuntza Programaren barruko jardueren barruan, Deusto Business Schoolek tailer honetara gonbidatzen zaitu: De la teoría a la realidad en Ciberseguridad. Hizlaria Miguel Angel Thomas izango da, everiseko Segurtasun eta Zibersegurtasun unitateko zuzendari exekutiboa. Tailerrean arlo garrantzitsuak aztertuko dira, hala nola, sare sozialetako Zibersegurtasuna, Europako Zibersegurtasuneko merkatuari buruzko lehenengo azterketaren emaitzak, eta benetako adibide bat, ikusteko nola enpresa bat ransomwarez kutsatzen den.
Izena ematea
Miguel Angel Thomas Matematikan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, CISSP: Certified Information Systems Security Professional, ISC2-n; CISA eta CISM Informazio Sistemetako auditorea: Certified Information Security Manager, ISACA-n; Lead Auditor IRCAn Segurtasunaren Kudeaketa Sisteman, ISO27001:2005. ITIL Expert ziurtagiria. Informazio Teknologien arloan 17 urteko esperientzia du eta, gaur egun, Zibersegurtasuneko Zuzendari Exekutiboa da everis Aeroespacial y Defensa enpresan. Espainiako enpresarik garrantzitsuenetariko batzuetan egin du lan: Telefónica de España, Telefónica Móviles, Vodafone (Telecom), Grupo Santander, Banco de España, Avantcard e ING Bank (Entidades Financieras) eta Wolters Kluwer (Media y Comunicaciones), Ministerio de Justicia, Hacienda, Empleo, Defensa, Interior (AAPP). Ezagutza zabala du aholkularitza arloan Informazio Sistemen Segurtasunari, Zibersegurtasunari buruz, Informazio Teknologien eta proiektuen kudeaketari buruz.
Informazio gehiago- Zibersegurtasuneko Berrikuntza Programa
