Gaitasun eta estrategiei buruzko tailerra zure helburu profesionala definitzeko
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten dizu Gaitasun profesionalei buruzko tailerrean parte hartzeko, maiatzaren 10ean, Donostian (Aranzadiko 11. ikasgelan – Deusto Business School). Gurekin izango dugu Gonzalo Sánchez Millor, RHEko zuzendaria.
Gaur egun beharrezkoa da jakitea zeintzuk diren gure indar eta ahuleziak egiten ditugun jarduerei dagokienez edo etorkizun profesionalaz, gure bizitzarako eta garapen profesionalerako. Ondo ezagutzen baditugu gure gaitasunak eta benetako interes profesionalak, eta gure profil profesionala menperatzen badugu hirugarrenei dagokienez, erraz erantzungo diogu oraingo eta etorkizuneko lanbideari.
Tailerrean honetaz hitz egingo dugu:
– Zer egingo dut? Aztertuko dugu non gauden, zer egin dugun eta zer lortu nahi dugun.
– Non nago? Ezagutu itzazu lanaren arloko arauak eta gakoak.
– Nor naiz? Jakin ezazu zein den zure lekua lan merkatuan, zure enpresan. Bertako beharren arabera jarduten duzu?
– Nolakoa naiz? Gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun garrantzitsuenak.
Izena emateko…