Ekintzailetza Korporatiboko tailerra: “No toda la gente inteligente trabaja para ti”
2015/03/26
09:30 – 11:00
Parque Tecnológico Araba – Edificio Central. Hermanos Lumiere 11, Vitoria Gasteiz
“Inteligente guztiek ez dute zuretzat lan egiten”. Sun Microsystem-eko sortzailekideak esaldi hori esan zuenean, seguruenik, ez zen ohartu Chesbrough (Berkeley) eta Christiansen (Harvard) ekonomilariek berrikuntza ireki eta ekintzailetza korporatiboa izenez, hurrenez hurrez, bataiatu duten eredua izango zela gaur egungo ekonomiaren paradigma.
Ekintzailetza berrikuntzarako bidetzat erabiltzea da ekonomia berriaren paradigmetariko bat. Korporazio handiek startups-eko pentsatzeko modu eta negozio ereduak hartu dituzte hazkuntzarako tresnatzat. Oso ohikoak dira mundu guztiko enpresa handietan ekintzailetza korporatiboko eta berrikuntzarako mekanismo irekiak, esaterako, mintegiak, azeleratzaileak eta inbertsio plataformak ere bai, esaterako corporate venture capital. Gizarte Erantzukizun Korporatiboa migratzen ari da asistentzia eredutik gizarte berrikuntza edo gizarte ekintzailetzara.
Tailer honetan gai horiek tratatuko dira eta ekintzailetza korporatiboarekin lotutako beste batzuk ere bai.
Informazio gehiago