Fabrikazio tailerra gabonetako apaingarriak grabatuen eta laser bidezko mozketaz egiteko. Egin zeuk Gabonetako apaingarriak. Pertsonalizatu opari bereziak.

Taller de fabricación de motivos navideños mediante grabado y corte láser  Fabrica tus propios motivos navideños. Personaliza tus regalos especiales
2015/12/21
16:00 - 19:00
Deusto FabLab
Gehitu Google Calendarrera

 
Ikastaroa laser bidezko mozketaren teknologia ezagutzeko interesa duten guztientzat da eta dituen aplikazio guztiak landuko dira: eguneroko objektuak modu erraz baina ikusgarrian pertsonalizatu, eta objektu originalak egin. Ikastaroa adin guztietakoentzat dago irekita, ez dago aldez aurretiko baldintzarik. Ikastaroan parte hartzen dutenek beharrezkoak diren prozedura tekniko guztiak ikasiko dituzte gabonetako motiboak egiteko eta eguneroko objektuak pertsonalizatzeko, fabrikazio digitalaren munduan beharrezkoa eta oinarrizkoa dena erabiliz: laser bidezko mozketa egiteko tresna. Parte hartzaile guztiek ikasketa tratu pertsonalizatua izan dezaten, ikastaroa bi zatitan banatuko da: parte teorikoa, ordu betekoa; eta praktikoa, talde txikietan antolatua, beste ordu betekoa. Ikastaroa emango duena: Szilárd A. Kados (Diseinatzaile Industriala. FabAcademy 2015). Informazio gehiago Izena ematea Izena emateko epea: 2015eko abenduaren 20a Prezioa: Bankuko transferentziaren bidez, 40 euro: Unibertsitate Elkartearentzako sustapen berezia 25 eurokoa. Kontu zenbakia: ES49 0182 1290 3600 1652 1104 (BBVA) Kontzeptua: 6604_1501_izena eta abizenak Izena emateko transferentziaren ordainagiria bidali behar da posta elektronikoz helbide honetara: fablab@deusto.es. Plaza kopurua mugatua dago gehienez 12 lagunentzat. Eskariak jaso ahala esleituko dira tokiak.  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude