Pertsonen kudeaketako tailerra | Belaunaldi aldaketa: Kultura, ezagutza eta balioak egoki transmititzeko gakoak

Taller de Gestión de Personas | Cambio generacional: Claves para una correcta transmisión cultural, de conocimientos y valores
2024/05/23
09:00 - 12:00
Deusto Business School | La Comercial eraikina (3. solairua)
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business School-ek pertsonen kudeaketaren arloko profesionalei soilik zuzendutako tailerrera gonbidatzen zaitu. Oraingoan, belaunaldi aldaketa eta egungo enpresa eta gizarte testuinguruan dituen inplikazioak izango dira aztergai. Horretarako, Fagor Ederlan Group, IDOM eta Ormazabal konpainien testigantza izango dugu, eta edozein enpresarentzat saihestezina bezain konplexua den prozesu bati ekiteko zer ikuspegi, metodologia eta modu erabili duten azalduko digute:
  • Fagor Ederlan Group Enpresa handian ezagutza transferitzeko metodologia propioaren garapena. - José Miguel Román, pertsonen talentua eta garapena.
  • IDOM Garapen profesionala enpresaren filosofiarekin lerrokatzea, pertsonen prestakuntzaren, ordezkaritzaren eta komunikazioaren bidez. - Ana Zudaire, pertsonen zuzendari korporatiboa
  • Ormazabal “Ormazabal Mentoring Experience”, pertsona gazteagoen integrazioa eta garapena bizkortzeko ekimena. - Emmanuel Orio, giza kapitalaren zuzendaria
Saioa maiatzaren 23an izango da, 9:00etatik 12:00etara, Bilboko campusean (Aguirre anaiak kalea 2), eta Fernando DíezDeustuko irakasle eta adituak dinamizatuko du. Izena ematea Informazio gehiago: Erich Ibarrola Helbide elektronikoa: erich.ibarrola@deusto.es Tel.: 657 082 264
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude