Proiektuak kudeatzeko tailerra: Zure proiektuak kudeatzen ikasi nahi duzu?

Taller de gestión de proyectos: ¿Quieres aprender a gestionar mejor tus proyectos?
2018/03/07
17:30 - 19:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Gure lanbidearen jardueran, askotan, esparru desberdinetako proiektuak lideratu behar izaten ditugu; esaterako, produktu berri baten diseinua, merkatuaren analisia egitea edo marketineko estrategia berria garatzea, besteak beste. Lan hori egiteko beharrezkoa da aurretiko plangintza eta etengabeko jarraipena egitea, enpresan ezarritako epeak, kostua eta denbora bete ahal izateko. Tailer honetan, tresnak eta kontzeptu erabilgarriak eskainiko dizkizute, zure proiektuen kudeaketa ondo planifikatzeko. Laneko talde dinamika landuko duzu, fase guztietan, eta trebetasuna hartuko dugu arazoak ebazteko eta blokeo uneetatik irteteko. Tailerreko metodologia dinamikoa da eta proiektu baten fase guztiak lantzera bideratua dago. Tailerra martxoaren 7an izango da, Madrilen, eta irakasle arituko da David Ruiz de Olano, Deusto Business Schooleko Executive programetako zuzendaria. Izena emateko Tailerraren kostua: 250 euro Tailerra doakoa da ikasleentzat eta Focus programako Alumnientzat David Ruiz de Olano Deusto Business Scholeko Executive Programetako zuzendaria eta irakaslea da. Turingo Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritzako doktorea da; EECPCL, Harvard Business Schoolen; Master in Management, ESCP European School of Managementen eta Zientzia Fisikoetan lizentziatua Cantabriako Unibertsitatean. Aurretik, Ikasketen zuzendaria eta klaustokidea izan zen ESCP European School of Managementen, Londreseko campusean. Esperientzia profesionala du finantza sektoreko enpresetan, Londresen, Milanen eta Parisen. Lan egin du kapital pribatuko eta enpresa handiek babestutako hainbat start-up-etan. Informazio gehiago: Irene Pérez Tel: 91 577 61 89 Emaila: irene.perez@deusto.es  
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude