Proiektuak Kudeatzeko tailerra: Proiektuen Kudeaketan hobetu nahi zenuke?

Proiektuak Kudeatzeko tailerra: Proiektuen Kudeaketan hobetu nahi zenuke?
2016/03/02
17:30 – 19:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Tailer honetan, proiektu bat kudeatzeko baliagarriak diren tresna eta kontzeptuak ezagutuko ditugu. Batetik, talde laneko dinamikaren fase desberdinak landuko ditugu, eta nola irten blokeo uneetatik. Bestetik, zein den arazoak konpontzeko prozesua, irtenbideak bilatzeko tresna jakinak eta zehatzak ezagutuko ditugu. Tailerra metodologia dinamiko eta aplikatuan oinarriturik egongo da, proiektuaren fase desberdinak lantzeko eta aurrera egiteko.
Tailerraren kostua: 250 euro
Doako tailerra Focus programako ikasleentzat eta Alumnirentzat.

David Ruiz de Olano Deusto Business Schooleko Executive programako zuzendaria eta bertako irakaslea da. Enpresen Zuzendaritzan doktorea da Turingo Unibertsitatean; EECPCL, Harvard Business Schoolen; Master in Management, ESCP European School of Management-en eta Zientzia Fisikoetan lizentziatua,Cantabriako Unibertsitatean. Lehenago, ESCP European School of Management-eko Ikasketa zuzendaria izan zen Londreseko campusean eta klaustroko kide. Esperientzia profesionala izan du finantza sektoreko hainbat enpresatan, Londres, Milan eta Parisen. Kapital pribatuak eta enpresa handiek sustaturiko hainbat start-upsetan egin du lan.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>