Auzitegiko Oratoriako eta Negoziazio Juridikoko Tailerra Zuzenbide Fakultateko ikasleentzat
BA AL ZENEKIEN…?
…bihar-etzi lanbidean arrakasta izatearen baldintzetako bat zure hitz-jarioa izango dela? Besteak konbentzitzeko gaitasuna? Lege-kontzeptuak menperatzeaz gain, Zuzenbideko Gradudunei bestelako gaitasunak eskatzen zaizkie: informazioa trasnmititzen jakitea, konbentzitzea, konfiantza sorraraztea eta segurtasuna ematea…
INOIZ GALDETU AL DIOZU ZURE BURUARI…
…ahozko azalpen baten ostean, zuk nahi zenuen mezua transmititzea lortu duzun? Besteak konbentzitu dituzun?
Pentsatzen jakin arren, pentsatzen duguna adierazten ez jakitea, ez pentsatzearen parekoa da (Pericles)
Horregatik, eman izena Oratoria Forense y Negociación Jurídica izeneko tailerrean. Tailer hori NEREA RUIZ abokatuak emango du, MUAAn Oratoria Forense ikasgaiaren irakasle denak. Parte hartu nahi izanez gero, link honetan inskribatu, apirilak 30 baino lehen. Tailerra maiatzaren 4an eta 5ean izango da, 15:30ean, 001 gelan. Saio praktikoak direnez, presentzialak izango dira, eta behar izanez gero, inskribatutako pertsonak bi taldetan banatuko dira, 4an eta 5ean hurrenez hurren. Maiatzaren 3an jasoko duzue inskribatutakoen zerrenda, egun zehatza jakiteko.
Parte hartzen dutenek joan izanaren ziurtagiria jasoko dute beranduago.
Beraz, apunta zaitez ahalik arinen, kanpoan ez geratzeko. Komunikazio eraginkorrerako gaitasun eta taktikak ikasiko dituzu: ahotsa modulatzea, isiluneak modu egokian erabiltzea, alde esanguratsuenak azpimarratzea edota gorputz-hizkera erabiltzea mezua indartu eta sinesgarriago bihurtzeko