Tailerra online: Gure kontsumoaren eragina klimaren krisian Tallerra

Tailerra online: Gure kontsumoaren eragina klimaren krisian Tallerra
2020/12/03
15:30 – 17:30
Online
 
Klima aldaketa fenomeno global konplexua da, ikuspegi eta esparru ugari dituena. Kasu honetan, zehazki, mendebaldeko gizarteetako pertsonen eguneroko bizimoduan duen eraginera hurbildu nahi da, “herrialde garatuetako” pertsonen bizimodura, hain zuzen.

Baliabide naturalen eta sortzen diren hondakinen gaineko presioa murriztea funtsezkoa da, egungo beharrizanak asetzeko eta etorkizunekoak arriskuan ez jartzeko. Gure eguneroko ekintzek ingurumenean eta gizartean duten eraginaren diagnostikoa egitea funtsezkoa da herritarrak ahalduntzeko, kontsumitzen dugunaz edo ez dugunaz ohartzeko eta irtenbidean eragiteko, herritar eta kontsumitzaile gisa.

Helburua:

Gure eguneroko bizitzako  ekintzek dituzten ondorioak ulertzea, horien inguruan hausnartzea eta jarrera kritikoa izatea, funtsezko hiru zutabe hartuta: elikagaiak, hondakin plastikoak eta arropa.

Edukia:

  • Elikagaien arazoa: janaria bota egiten dugu beste batzuk gosez bizi diren bitartean?
  • Elikatzea eskubidea da, osasuna edo hezkuntza bezala?
  • Plastikozko uharteak planetan, nondik datoz ? Nora garamatza kontsumo horrek?
  • Birziklatzea da irtenbidea? Ekonomia zirkularra: sarrera
  • Oihalgintza (fast fashion): ingurumenean eta gizartean duen eragina
  • Geldi gaude denok ala badaude mundua aldatzeko asmoa duten pertsonak?

Metodologia: 

Prestakuntza saioa teorikoa eta praktikoa izango da. Azalpen teorikoak eta adibideak uztartuko dira garatzen diren kontzeptuen inguruan. Solasa eta denen arteko hausnarketa sustatu nahi da.

Ikastaroa Enraíza Derechos GGKEak eskainiko du.

Data: 2020ko abenduak 3
Ordua: 15:00etatik 17:30era. 17:30ean Berraktibatu + programa aurkeztuko da.
Modalitatea: Online

Parte hartu izanaren agiria

Materialak ematea

Eman izena. 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>