Pitch & Media tailerra: Jendaurrean hitz egiteko trebetasunak landu nahi dituzu?

Taller Pitch & Media: ¿Quieres desarrollar tus habilidades de comunicación en público?
2020/05/05 - 2020/05/07
16:00 - 20:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Jendaurrean hitz egiteko zailtasunak benetako inpaktua du gure lanbidean aritzeko orduan, hainbat arlotan eragiten baitu, hala nola bezeroekiko harremanean, lan aukeren kudeaketan edo proiektatzen dugun irudian, norberarena zein enpresarena izan. Testuinguru horretan, Deusto Business School-ek “Pitch & Media: Komunikazio trebetasunak zuzendarientzat” ikastaroa aurkezten dizu. Irakaslea Iñaki Ortega izango da, Deusto Business School Madrid-eko irakasle eta zuzendaria, eta helburu du azaltzea nolako trikimailuak erabiltzen dituzten hizlari handiek beren ideiak modu eraginkorrean transmititzeko diskurtso interesgarri eta entretenigarrien bidez. Ikastaroari esker, hobetu behar dituzun arloak identifikatuko dituzu eta aurkezpen eraginkorragoak egiten ikasiko duzu, gainera oratorian trebatuko zara, ezinbesteko trebetasuna baita lanbide ingurunean. Tailerraren kostua: 900€ Doan izango da Focus programetako ikasleentzat eta Alumnientzat. Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Miriam Gómezekin Argibide gehiago: Miriam Gómez miriam.gomez@deusto.es 91 577 61 89
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude