Tailerra: Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Korporatiboari buruzko Programa: Industriak birsortzea eraldaketa digitalarekin: FinTech kasua

Taller PLCE- Programa de Liderazgo Corporativo en Emprendimiento e Innovación y PIC- Programa de Innovación en Ciberseguridad: Reinvención de industrias con la transformación digital: el caso FinTech
2017/01/23
18:00 - 19:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business School-ek, Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Korporatiboari buruzko Programako jardueren barruan, Industriak birsortzea eraldaketa digitalarekin: FinTech kasua izeneko tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Startupsak finantza zerbitzuen sektorean sartzeak, eragile eta negozio eredu berriak ekarri ditu, eta, gainera, banku tradizionalak birsortzea ere eragiten ari da. Tailer honen helburua da gakoak ematea ulertzeko nola ekintzaile eta bankuek, lehian edo lankidetzan, industriaren iraultza, FinTech, lideratzen ari diren, eta horrek nolako eragina duen ekonomia guztian.

Inscripción

José María Rotellar Banco Popular Españoleko Zuzendaritzako kidea. Zortzi urtean, lehenengo Ekonomia, Estatistika eta Berrikuntza Teknologikoaren zuzendaria izan zen, eta, ondoren, Madrilgo komunitateko Ogasuna eta Ekonomia Politikako sailburuordea. Avalmadrid-eko presidentea ere izan zen. Lehenik, Santander Investment-eko bekaduna izan zen, diruzaintza arloko burua Espainiako Bankuko eta Citibank eko MEFF-n, Unibertsitateekiko Lankidetzarako bulegoko Finantza Zuzendaria eta Ekonomia Politikako Zentroaren zuzendari laguntzailea. Ekonomian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, MBA - Zerbitzuen Ekonomia UAMen eta Finantza Masterra CUNEF-en. Iker de los Ríos Fintonic-eko Ikerketa burua. BBVAn eta IDEON Financial Solutions-eko aholkularitza taldean garatu du bere karrera profesionala, eta taldeko hainbat startups martxan jartzeko prozesuan hartu du parte. Aditua da FinTech (Finantzak eta Tekonologia) eta Berrikuntzan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua eta Deustuko Unibertsitateko Zuzendarien Garapeneko Masterra eta Deusto Business Schooleko Master in Business Innovation (MBI) ere egin du. 2014an, Fintonic enpresan hasi zen Ikerketen arloaren buru izanik. Informazio gehiago: Miriam Gómez Tel.: 91 577 61 89 Emaila: miriam.gomez@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude