“Gizarte sareak eta hautaketa prozesuak” tailerra
Irailean eta urrian, bigarren mailako ikasleek “Gizarte sareak eta hautaketa prozesuak” izeneko prestakuntza jasoko dute, Lanbiderako Orientazio Zerbitzuak antolatuta. Ikastaro horretan, sareetan egiten duten jarduera pertsonalaren garrantzia landuko dute, hautaketa prozesuei dagokienez: egungo jarduerak etorkizuneko prozesuetan nola eragin dezakeen, enplegatzaileek bilaketak nola egiten dituzten, informazio digitalak hautaketa prozesu batean zer ondorio izan ditzakeen, online agertokian eremu pertsonalak eta profesionalak nola bereizi, etab.
Saioa Alberto Barriosek emango du, Zuzenbide Fakultateko eta DBSko Giza Baliabideetako Masterreko irakasleak.
Datak eta lekuak:
2024/09/11 – 265. gela. Zuzenbidea. 1. atala
2024/09/18 – 192. gela. Zuzenbidea. 4. atala
2024/10/02 – 261. gela. Zuzenbidea. 3. atala
2024/10/09 – 362. gela. IKTak (16) + Euskara (16) + Zuz. eta Lan Harremanetako ikasketa ofizialen programazio bateratua (7).
Formatua: presentziala