Tailerra: Eskolako jardunbide egokiak banatze edo dibortzio prozesuetan dauden familiekin

Tailerra: Eskolako jardunbide egokiak banatze edo dibortzio prozesuetan dauden familiekin
2015/05/21
17:00 – 19:00
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzak, gurasotasun eta haurtzaroko politiken barruan, eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak sustatzen dute dibortzio prozesuetan dauden familiekin eskolan burutu beharreko jardunbide egokiei buruzko tailerra.

Tailerraren helburua da hezkuntza arloko profesionalei tresna batzuk eskaintzea, heziketaren arloan egiten duten lanaren bidez, banatze edo dibortzio prozesuetan dauden familietako ume eta nerabeei laguntza emateko.

Tailerra eskuliburuaren egileek emango dute, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, egun hauetan:

  • maiatzaren 19an: Donostia (Arrupe Eraikineko Gradu Aretoa)
  • maiatzaren 20an: Vitoria-Gasteiz (Europa Jauregia, Micaela Portilla Aretoa, Gasteiz hiribidea, 85)
  • maiatzaren 21an: Bilbo (Deustuko Unibertsitateko Entzungela)

Izena ematea doakoa da.
Toki kopuru mugatua.

Inscripción

Ver manual

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>