Zuzenbide Fakultateko lantegiak Batxilergoko ikasleentzat

Zuzenbide Fakultateko lantegiak Batxilergoko ikasleentzat
2017/11/28
09:00 – 13:00
163. gela, Zuzenbide Fakultatea. 163. gela, Zuzenbide Fakultatea
 
Azaroaren 28an, Zuzendibe Fakultateko lantegi praktikoetan parte hartzeko aukera izango duzu:

9:00 – 10:00 Plataforma birtualak eta lan harremanak: UBER kasua

Badakizu zer den UBER? Ezagutzen dituzu beste plataforma birtual batzuk? Negozio digital eredu berriek erronka garrantzitsuak planteatzen dituzte lan harremanen esparruan. UBER kasuaren bitartez, plataforma birtualen eta lan esparruaren arteko harremana aztertuko dugu. Lan munduari planteatzen zaizkion erronka gustuko badituzu, zatoz eta hartu parte Zuzenbideari eta Lan Harremanei buruzko tailer honetan.

10:30 – 11:25 UNIQLO vs. ZARA: lege eta ekonomia alderdiak aztertzen

Modaren arloko enpresa handi horien eskutik aztertuko ditugu zuzenbidearen, ekonomiaren eta enpresaren arteko harremanak ikus ditzazun. Lantegi hori oso praktikoa gertatuko zaizu Zuzenbideko Gradua + Ekonomia Espezialitatea ikasteko asmoa baduzu, eskaera zabala baitu titulazio horrek lan-merkatuan.

11:45 – 12:45 Facebook, Spotify, Netflix: zer paper du hemen Zuzenbideak?

Facebook-i demanda jarri zaio erabiltzaileen datuak babesteko eskubideak urratzeagatik… Zelan banatzen du Spotify-k biltzen duen dirua disko konpainia eta musikarien artean? Sartuko du Netflix-ek iragarkirik bere negozio ereduan? Zelan arautzen da, zigor zuzenbidearen aldetik, ziberdelinkuentzia? Teknologia digitala ulertzen eta arautzen hasita geundela, errealitate berri bat sortu da: adimen artifiziala. Ikusi zein den Zuzenbidearen papera aro digitalean.

Nola hartu parte?

Hiru tailerretan parte hartu ahal duzu, edo bakarrik gehien interesatzen zaizuenean.

Izena emateko, hurrengo inprimakien bitartez egin dezakezu:

- Ikaslea bazara:

 

Eman izena hemen
Orientatzailea edo irakaslea bazara:

 

Eman izena hemen

 

OHAR GARRANTZITSUA 

  • Lantegietan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea eta eskolako irakasle edo orientatzaile batekin etortzea, edo bestela, haien baimena egiaztatzen duen akreditazio bat ekartzea.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>