Ingeniaritza asteko lantegiak: Fabrikazio digitala eta produktuak diseinatzeko teknologia berriak
Fabrikazio digitala eta produktuak diseinatzeko teknologia berriak
Fabrikazio sistemak esponentzialki garatu dira azken hamarkadetan eta produktuak fabrikatzeko aukera berri ugari eskaintzen dizkiete sortzaile, ingeniari, artista eta diseinatzaileei. Teknologia horiek erabiliz, ukitu daitezkeen produktuak sortu daitezke oso denbora laburrean eta kostuak murriztuta, ez baitute industriatik pasatu behar prototipoak fabrikatzeko.
Denok gogoratzen ditugu Star Wars-eko irudiak, Jediek, inolako zailtasunik gabe, ateak laser espatez ebakitzen zituztenekoak. Erokeria dirudien arren, laser bidez ebakitzeko makinekin egin daiteke. Teknologia horrek laser izpia erabiltzen du hainbat material ebakitzeko edo markatzeko eta merkatuan teknologia horrekin pertsonalizatutako produktu asko aurkitu ditzakegu. Lantegian ikusi eta ezagutuko dugu zehatz-mehatz teknologia hori, gure diseinu pertsonalizatuak prestatu eta bakoitzak bere koadernoa fabrikatu ahal izango du, erabat pertsonalizatuta.
Zelan har dezaket parte?
Lantegiak azaroaren 19an eta 26an izango dira, arratsaldez. Hiruretan parte hartu ahal izango duzu, edo interesatzen zaizun horretan, soil-soilik. Ondoren azalduko dizugu ordutegia:
19/11–17:30: Zein erronka teknologikotan esku hartzen du ingeniaritza mekanikoak?
26/11–17:30: Fabrikazio digitala eta teknologia berriak produktuak diseinatzeko
Izena eman ondoren adieraziko zaizu posta elektronikoz non izango diren.
Izena formulario honen bidez eman dezakezu.