Antzerkia: “El Quijote en el s. XXI: de la novela a la acción”

Antzerkia:
2022/03/03
12:15 – 13:45
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateak atsegin handiz gonbidatzen zaitu bi antzerki emanaldietara datorren martxoaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, eta martxoaren 3an, ostegunean, 12:15ean, Bilboko campuseko Unibertsitatearen paraninfoan.

Antzezlana El Quijote en el s. XXI: de la novela a la acción izango da La Tramoya antzerki taldearen eskutik. Emanaldiak lan klasikoaren irakurketa bat egingo du Garapen Iraunkorrerako Helburuen testuinguruan eta genero berdintasuna arlo guztietan lan egin beharra azpimarratuko du.

Emanaldi bakoitzaren ostean elkarrizketa bat izateko aukera egongo da zuzendariarekin eta aktoreekin.

La Tramoya antzerki taldea 1992an sortu zen Madrilgo lan zentro batean, jarduera terapeutiko eta integratu bat bezala, helburu zehatz batekin: parte hartzaileen adierazpen eta komunikazio gaitasunak osorik garatzea arte eszenikoen bitartez, euren gizarteratzea eta laneratzea errazteko.

Jarduera hau Deusto Campus Kulturaren eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Aisiazko Institutuaren Aisia eta Ezgaitasunen Katedraren arteko lankidetza bat da, La Caixa Fundazioaren eta DeustoBide – Herritartasun Eskolaren babesarekin.

Etortzeko asmorik baduzu, medesez, bete ezazu martxoak 1 baino lehen hurrengo inprimakia:

Etortzeko inprimakia

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>