TEDxUDeusto 2024: “FuturUS”

TEDxUDeusto 2024:
2024/04/19
16:00 – 20:00
Bilboko Elkarte Filarmonikoa. 2 Portuko Markesaren Kalea 48009 Bilbo
 
Datorren ostiralean, apirilaren 19a, TEDxUDeusto topaketen beste edizio bat iritsiko da Bilboko Elkarte Filarmonikora. Edizio berri horrek “FuturUS” izango du gai nagusi.

Topaketa 16:00etatik 20:00etara izango da eta Eva Marciel, Iker Ruiz, Coro Saldaña, Unai Garma, Alicia González eta Alberto Fernándezen hitzaldiak entzun ahal izango dira eta EA Laukotea, Markos & Ariane, Borja Alkalde Sainz & Christina Gómez, Mad, Fusion eta Attitude Dantza Eskolaren musika emanaldiak izango dira.

Kontsultatu egitarau osoa

Lortu zure sarrera!

FuturUS

TEDxUDeustok gizartean aldaketa positiboak sortzea du helburu, eta guretzat hori da etorkizuna. Hori dela eta, edizio honetan inoiz baino gehiago, gure speakerrek, etorkizunera begira ikuspegi berri batekin konprometitutako ideiak bultzatuko dituzte hitzaldietan.

FuturUS izenarekin (“futur” (etorkizuna) eta “US” (gu) hitzek osatua), jendeari helarazi nahi diogu etorkizuna gutako bakoitzaren eskuetan dagoela, gure ekintzek eta hautuek moldatzen baitute gizadiak jarraituko duen bidea.

Horregatik, berrikuntza teknologikoari buruzko hitzaldiak ez ezik, gizartearen etorkizunerako garrantzitsuak eta positiboak diren balioei buruzko eztabaida eta hausnarketa pizten duten gaiak ere jasotzen ditu aurtengo gaiak. Ekitaldi osoaren ikuspegia, dekoratuak, maketatu grafikoak eta artisten emanaldiak, etorkizuna teknologikoa ez ezik, gizatiarra ere badela uste izatearekin lotzen da.

Era berean, elkartasunaren, kolektibitatearen eta besteak uletzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu edizio honetan. Egun nazioartean bizi dugun tentsio-testuingurua eta klima aldaketaren egoera ikusita, funtsezkoa da gogoratzea, ororen gainetik, gizabanakoen arteko errukia eta lankidetza izan behar direla gure ekintzak bideratuko dituzten funtsezko printzipioak.

TEDxUDeustori buruz

Gaur egun, Bilbon dagoen TEDx bakarra gara. Ekitaldiak antolatzen eta era guztietako ekimenak gauzatzen esperientzia handia duten ikasleek osatutako taldea dugu. Era berean, TEDx Bilbao komunitatean 40 pertsona baino gehiago ditugu antolatzaileen taldean.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>